BALDINTZAK

Erreserba egiteko:  Bertan dagoen egutegiaren bidez zein emailez egin dezakezu (ikusi “kontaktua” atala). Nahiz eta saiatzen garen egutegiak egunean  izaten, ezin dugu disponibilitatea ziurtatu erreserba jaso eta %50 ordaindu arte. 

Bai ziurtatzen dizugu, ordea, eskaerari berehalako erantzuna emango diogula. Erreserba proposamena bidaltzen dugu, eta libre badago, Paypal-en bidez faktura sortzen da %50eko erreserba- ordainketa egiteko. Faktura hau 24 orduren epean ordaintzen bada erreserba automatikoki  ziurtatzen da.

Oharra: ez duzu Paypal kontua izan behar erreserba ordaindu ahal izateko, kredito zein debito tarjeta batekin egin daiteke. 

Tarifako  gainontzeko %50 heltzean ordaindu behar da. Eta, berriz,  egonaldian sortu den edozein gastu irteeran.

Bat-bateko plan aldaketak gertatuko balira, hurrengo epe hauen arabera errespetatuko dira depositoaren itzulketak:

  • %100 itzuliko dizugu erreserbatutako eguna baino 30 egun aurretik abisatzen baduzu
  • %75  itzuliko dizugu erreserbatutako eguna baino 15 egun aurretik abisatzen baduzu
  • %50 itzuliko dizugu erreserbatutako eguna baino 7 egun aurretik abisatzen baduzu
  • %25 itzuliko dizugu erreserbatutako eguna baino 5 egun aurretik abisatzen baduzu
  • Erreserbatutako eguna baino 4 aurretik abisatzen bada ez  da itzulketarik egingo.
  • Ez  da itzulketarik egingo egonaldia erreserbatutakoa baino lehenago amaitzen bada. 

Sarrera eta irteera

Etxean sartzeko ordua, eguerdiko 14:00 baino beranduago izango da.  Baina eskertuko dizugu gutxi gorabeherako ordua esatea adi egoteko. Maletak utzi edo giltzak hartu daitezke ordu biak baino lehenago, beti ere aldez aurretik abisatuta eta adostuta.

Irtetzeko ordua 12:00ak dira. Maletak utzi daitezke eta beranduago etorri bila, beti ere aldez aurretik abisatuta eta adostuta.

Ikusi “Tarifak eta erreserbak” atala 2016ko prezioak konsultatzeko.