Bikotearentzako gela komunarekin suitean
Euskal Herriko landa gunean egun lasaiak
pasatu, Urkiolako oinetan baina Bilbotik ordu erdira. Abuhardilatutako gela
erromantikoa, baserriaren bigarren solairuan. Komuna bertan dago. Wifia etxe
osoan. Kilometro batera Abadiñoko alde zaharra dugu (Zelaieta). Bertan dendak, tabernak
eta jatetxe pare bat daude. 3 kilometrotara Durango duzu, alde zahar bitxia,
denda ugari eta jatetxe asko dituena. Elorrio herri ikusgarria 5 kilometrotara
dago. 40 minututan Bizkaiko kostaldean zaude, herri arrantzaleak eta
hondartzak; Laga, Mundaka, e.a. Etxetik 50 minututara Donostian zaude, eta ordu
eta laurdenetara Arabako Errioxako ardo zonaldeak; La Guardia e.a.
Komuna guztiz hornituta dago; gela, txanpua, bodymilk eta abar. Ile-lehorgailua, garbitasunerako produktuak eta esku-ohialak.
Kafetera eta infusioak edozein momentutan egiteko aukera.
Garbigailu gela erabil daiteke abisatu ezkero.
Etxeko 1. solairuko gosariak ematen ditugu (mesedez abisatu aldez aurretik premia dietetikoak egon ezkero). Nahi baduzue bertoko produktuekin afaria presta diezazukegu, hala nola txangoak egiteko pic-nicak (ikusi "zerbitzuak" atala).
2020.ko Tarifak
67,00 € / gaua bi pertsonarentzat gosaria barne
58,50€ / gaua pertson bat astelehenatik ostegunera behe denboraldian
423,00€ / astea
12/24, 12/25, 12/31, 01/01 90,00 / gaua
10%ko BEZa barne
Gosariei buruzko informazioa izateko ikusi “Zerbitzuak” atala.
Nahi izan ezkero, afariak eta pic-nic-ak prestatu ditzakegu.