Coronavirusen Protocolo Aurrean

Eguzki B&B-k Coronavirusa-ren kontrako praktika onen protokolorik zorrotzenak betetzen ditu. Itxialdia aprobetxatu dugu  gure zerbitzuak egoera berrietara egokitzeko eta lorategiaren kanpoko aldean terraza berria ipintzeko. Horrela bi zonalde izango ditugu kanpoaldean gosaltzeko, eta baita ere barruko jantokia txandaka erabili dezakeguna.

Sasoi latz honetan, check-ina  kontakturik gabe egingo dugu, eta gure zonaldeko eta ibilbide turistikoen inguruko  informazioa emailez eta sare sozielen bidez ematen jarraituko dugu.

Maiatzak 25 – ekainak 21

Bi lagunentzako gosaria logela bikoitzean, suitean, eskaintzen da edo, nahi izanez gero, komuna kanpoan duen bi ohedun gela bikoitzean,  bai Euskadiko bizilagunei zein lana dela eta joan-etorriak egin  behar dituztenei.

Gosaria jantokian edo kanpoaldeko bi terrazetan eskainiko dugu  higiene  neurri guztiak kontuan izanda. Gosariaren aukerak aurreko egunean eskainiko dira, ezin baitugu gure  ohiko eskaintza eman; jantokiko auto-zerbitzua. Dena ere, bertoko produktuen eta  etxeko gozogintzaren betiko barietatea eta kalitatea mantenduko dugu .Hala nola,  etxeko  ogia, pastelak, bolloak, marmeladak eta yogurrak,  gure oiloen arrautzak edota enbutido gaztarekin, fruta eta zuku egin berria. Alergian eta intolerantziarik egonez gero eskertuko genuke aldez aurretik jakinaraztea.

Ekainaren 22tik aurrera

Ostatu eskaintza zabalagoa; Euskaditik kanpo datozenei. Bai komunadun logela bikoitzean, zein bi ohedun eta komun pribatua kanpoaldean duen logelan.  Bost persona izanik, logela biak eta komun partekatua eskaintzen dugu, beti ere familia bereko kideak badira.

Momentuz,  bi logela baino ez ditugu eskainiko, hirugarren logela eta sukaldea erabiltzeko aukera baztertuz, neurri berriak izan arte.

Uztailak 1

Mundu osoko lagunei ongi etorria eman nahi diegu.

Eskerrik asko zuen ulermenagatik

ZAINDU GAITEZEN DENOK!!


GARBITASUN PROTOKOLOA

Destino Sicted-n kalitatezko zigilu estatalari atxekitutako establezimendua garen neurrian, garbitasun eta higiene protokolo zorrotzak ditugu. Baina oraingoan, Covit-19-ren aurrean landa-ostatua Osasun Ministerioak eta Espainiako Kalitate Turistikoko Institutuak (ICTE) ezarritako neurriak batu ditugu. Besteak beste honako hauek, gure bezeroen artean zabaldu nahi ditugunak gugan duten konfidantza bere horretan jarraitzeko;

Covid-19-ren aurkako etxea gara, Check-in-a aurretik edo emailez egingo dugu, eta turismo eta inguruari buruzko informazioa bitarte digitalen bidez eskainiko dizugu, sare sozialak aprobetxatuz eta bezeroen artean dugun arreta pertsonalizatua mantentzeko ahalegin handia egingo dugularik.

Establezimenduko langileak ingurune desberdinei dagokien segurtasun maila hornituta egongo dira; bai harrera/administrazioan, garbitasuna edota sukaldean

Gelen garbitasuna: bezeroen arteko 24 orduko itxaronaldia egongo da, eta gela eta komun  horren garbitasuna/desinfekzioa Osasun Ministerioak onartutako produktu biruzidoekin egingo da; altzariak, zoruak, paretak eta sabai malkartsuak.

Garbiketa eta ohe arropa aldatzeko protokoloa  lau egunetik behin egingo da, establezimenduko langileak ez dira egonaldiaren beste une batzuetan sartuko gelara. Ohe arropa edo esku ohialak behar izanez gero, mesedez  guri  jakinarazi eta gelaren atean utziko dizugu.  Erabilitako arropa guztia garbigailu industrialean  60º-tan garbitzen  dira.

Gosaria: - aukeratzeko menua emango da egun bakoitzeko, ordutegia, mahaia eta produktuak  hautatu ahal izateko. Gosaria kanpoko edo barruko mahaian emango dugu, aukeratutako ordutegia errespetatuz eta zerbitzuen arteko garbitasun neurriak zorrotz zainduz.