GURE ZONALDEA

Durango inguruneko landa gunean gaude, gure etxetik Bilbo 30 minututara dago, Donostia 50 minututara eta Gasteiz 40 minututara. Urkiolako Parke Naturaleko oinetan gaude. Oinez joan zaitezke Abadiñoko alde zaharrera, Zelaietara. 3 kilometrotara Durango dugu, bertan dendak, jatetxeak, monumentuak eta garraiobide sare oso ona aurkitu dezakezu, autobusa zein trena, Euskadiko gainontzeko lekuetara joateko.

Ikusteko eta egiteko gauza ugari

Inguruko herri txikiak bisitatu, hiri handiak ezagutu, Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeaz gozatu…. Aukera anitza da.

Etxe inguruko mendietan oinez zein txirrindulaz  ibil zaitezke. Etxe ondotik pasatzen den Durangaldeko GR aukeratu dezakezu. Atxarten eskalada egin ahal duzu.  Urkiolako ibilbideak gida batekin daukazue.  Zaldiz ibil zaitezke, leizeak eta kobazulak bisitatu, gaztandegia ikusi, herriko eskulangintza ezagutu edo bisita gidatuak Durangon…. Ez zaizu erreza suertatuko aukeraketa.  

Apur bat urrunago Urdaibaiko itsasontziak dituzu paseoak emateko. GeoParkean zetazeoak edo “flysch”-ak dituzu. Edo besterik gabe, Euskal Herrian zehar ugari diren museo, eliza eta monumentuak bisitatu ditzakezu.

Arabako Errioxa ordu eskasera dago. Dena den, etxe inguruan txakoli ekoizle ugari dago, tartean gure bizilagunak, Arritxolakoak.

Ondoan dugun Elorrio Herri Ikusgarria bisitatu behar duzu, ez zara damutuko.

Euskal Sukaldaritza Durangaldean oso presente dago, beraz goza ezazu. Ikusi “Jatetxeak” atala informazio gehiago nahi izan ezkero.