INGURUKO TABERNAK ETA JATETXEAK

Durangaldean jateko eskaintza ugari dago; mundu mailako jatetxeetatik hasita, inguruko herrietako taberna xumeetara.

Bazkaldu edota afaldu baino lehenago tabernako barrak pintxo gozoez betetzen dira. Durangalde osoan ostegunetan 19:30etatik 21:30etara pintxo-potea duzu. Parte hartzen duten taberna guztietan edariarekin pintxo bana ematen dute.

Astean zehar bazkaltzeko, berriz, eguneko menua aukera oso ona da kalitate/prezioari begira.

Goi sukaldaritzako “Michelin” jatetxeak:

10/15 minututara kotxez

                   Etxebarri erretegia, Axpe, Atxondo.

                   Boroa jatetxea, Zornotza-Amorebieta.            

Erdi mailako prezioa duten jatetxeak:

Euskal sukaldaritza tradizionala edo berriztagarria aukeran.

Karta eta asteburuko menuak

                   Akebaso, Atxondo.

                   Ikuspegi, Goiurua.

Kobika, Durango (menu ugari, baita  leihaketako pintxoen menu berezia ostegunetan)

Kukutxe, Durango erdialdean.

Hona hemen eguneko menua jateko. Pintxoak, afariak eta asteburuko menuak ere ematen dituzte.

-      Abarketeruena, Abadiño. Asteburuan afariak ere bai.

-      Mesoi Barria, Durango. Bazkari zein afariak egunero.

-      Munts, Muntsaratz, Abadiño. Astelehenetik hasita, bazkari eta afariak egunero.

-      Narru, Elorrio. Asteburuan baita afariak ere.

-      Urkiolako Santutegiko jatetxea, Urkiola. Menu eta kazuelatxoak. Asteburuan bazkari eta afariak.

-      Tabira Etxea, Durango. Asteburuan ere ematen dute.

Txantonesa, Durango. Lan egun zein asteburuetako menuak