NOLA HELDU

GPS   43.152803, -2.618242

ERREPIDETIK

Bilbotik: AP8-ko autobidean Durangoko irteera hartu. Abadiño eta Elorriorako seinaleak jarraitu. Lehenik N634 Donostiarako norabidean, gero N636 Elorriorako. Abadiño-Zelaieta baino lehenago eskuinerako bidexka bat duzu, mendialdera doana eta gure etxetik pasatzen dena, Durangora bueltatu baino lehenago. Jarraitu 400m bihurguneraino eta bertako bazterrean gaude. Ikusi argazkia.

Donostiatik: AP8-ko autobidean Abadiño-Elorrio irteera hartu. Jarraitu Abadiñoko norabidean N636-ra heldu arte. Eskuinean Abadiño herria dago, ondoan kirol kluba eta errepidearen bestaldean gure kalea, ezkerrean ikusten da. Jarraitu hurrengo errotondaraino buelta emateko eta eskuineko aldetik sartu, mendirako bidea da. 400m jarraituta gure etxea dago. Ikusi argazkia.

Gasteiztik/ Hegoaldea: Durangorako N-420 jarraitu, A/BI623-tik aurrera, Urkiolako gaina, Mañaria eta Izurzako herriak pasatu. Dena zuzen Durangoko sarrera ikusi arte, ondoren eskuinetik lehenengoa hartu. Kanposanturako norabidea, bi errotonda pasatu, aldapa igo eta jarraitu dagoen bide bakarretik. Mahastiak pasatu ondoren, bihurgunea dago, eta bide bazterrean gure etxea. Ikusi argazkia.

GARRAIO PUBLIKOA

Autobusak:

Bilboko aireportutik: Hartu Termibuserako autobusa. Termibusen zaudela, montatu Elorrio A3923-an eta Abadiño-Zelaietan jaitsi, Durangotik 6 geldiune daude. Hemendik gero etxera 1´5 km dituzu.

Durangoko erdigunera autobus gehiago daude, bertan taxi bat har dezakezu etxeraino.

 

Trenean:

 

EuskoTren  Bilbo-Donostia hartuta, Traña-Matienan jaitsi (etxetik 20 minutu oinez). Edo Durangon jaitsi eta etxetik 30 minutu oinez. Tren geltokian taxi bat har dezakezu.

 

Taxia

 

Durangoko geltoki ondoan taxiak daude. Etxera 3km daude eta 8,00€ balio du.

Herriko taxista batekin hitz egin dezakezu eta bila joan daiteke.