SERBITZEAK

Eguzki B&B-n etxean bezala sentituko zara, gainera ahaleginak eta bi egingo ditugu ondo pasa dezazun.

Etxea harrizkoa da, beraz, tenperatura egonkorra izaten da. Dena den, geletan berogailua dago.

Beheko solairuak egongela handia dauka, beheko sua eta telebista. Baita erabilgarri dagoen ordenagailua ere, Wifia badugu.

Komunetan ile-lehorgailua eta garbitasunerako behar duzun guztia. Hozkailua, kafetera eta infusioak egiteko beharrezkoa dena logela ondoan.

Kanpoaldeko terrazan erabiltzeko barbakoa duzu.

Zure esku txirrindula bi ditugu, bai herrira zein erosketetara joateko. Eta herrian BTT edo errepideko bizikletak aloka daitezke.

Gurekin eta gainontzeko bezeroekin adostuta, sukaldea, jantokia eta garbigailu gela erabil ditzakezu.

Hiru logelak alokatu ezkero, sukaldea eta beheko solairua erabiltzeko eskubidea duzu.

Gosaria tarifan sartuta dago:

- zuku naturala

- Kafea, tea eta infusioak, esnea eta txokolatedun edariak

- zerealak

- Eguneko ogia, tostadak, magdalenak edo etxeko pastelak, marmeladak eta kontserba askotarikoak.

- Arautza errebueltoan, hotzak....

- Sasoiko fruta

Txangoetarako pic-nicak

Txangoetarako poltsak eta pic-nicak presta ditzakegu. Hona hemen ideia batzuk:

- Eguneko ogia, pernila, gazta edo bonito piperrekin, fruta eta ur botilatxoa  6€

- Patata tortila edo kitxe, entsalada, fruta eta ur botilatxoa edo zuku txikia 10€

- Bi pertsonarentzako enbutido desberdinak, entsalada, tortila/kitxe, fruta, ardo edo sagardo botila hotza, edalontziak, platerak, kubiertoak, manta, aulkiak eta mahai tolesgarriak.  30€